Fête de la cerise d’Itxassou 2017

Fête de la cerise d’Itxassou 2017

affiche

 

DSC_0002red DSC_0006red DSC_0010red DSC_0012red DSC_0015redCopyright Julot

ARGIA

Gerezi festa Itsasun

  • Fruitu txiki gorrixkaz gozatzeko tokirik onenetarikoa gurean, Itsasu da. Gereziak herri lapurtar horretan duen garrantzia agerikoa da, herriko armarrian agertzerainoko protagonismoa baitu.
Garazi Zabaleta @tirikitrann
2017ko ekainak 25
Argazkia: www.cerise-itxassou.com

Aurtengoa, sasoi gorabeheratsua

Itsasun gerezi barietate ugari lantzen badituzte ere, hiru mota dira nagusi: Peloa, Xapata eta Beltxa. Hirurek garapen ezberdina izan dute aurtengo sasoian, Maryse Cachenaut Itsasuko gerezi ekoizleak Euskal Irratietan eskainitako elkarrizketan azaldu zuenez, “ezin da esan urte txarra izan denik, nahiz hobeak ere egon izan diren”. Beltxa eta Xapata nahiko ongi atera diren bitartean, Peloarentzat ez da urte oso ona izan: “Gerezi goiztiar hau ez da sobera bildu aurten. Ia hilabete aurreratu da, eta haize hotzak eta izotzak kaltetu eta uzta nabarmen jaitsi da”, zioen ekoizleak.

 

Sasoiaren amaiera ospatzeko, ekainaren 4an Gereziaren Festa egin zuten Itsasun. Urteroko moduan, egun osoko egitarau oparoa antolatu zuten musika, dantzak eta gastronomia uztartuz. Bertako produktuak, eta nola ez, gereziak dastatzeko aukera izan zuten hurbildutakoek. Itsasukoez gain, Nafarroako Etxauriko gerezi ospetsuak ere izan zuten protagonismoa festan. Nafarroa eta Lapurdi bat eginik, gerezien aitzakiapean.

Xapata elkartea

Itsasuko gerezi ekoizleek 1994an sortu zuten Xapata elkartea, bertako gerezi barietateak babestu eta bultzatzeko. Ideia berarekin, 2008an martxan jarri zuen elkarteak Itsasuko Gerezi Kontserbatorioa.

Egun, hogei ekoizle baino gehiago biltzen ditu elkarteak, eta tokiko barietateen kontserbazioaz gain, ekoizpenari begirako beste hainbat helburu ere badituzte: pestizidarik gabeko kultura bultzatzea, gereziak eskuz biltzea, familiako ekoizpen txikien alde egitea eta laborari nahiz kontsumitzaileentzat prezio justuak bilatzea, besteak beste.

Gereziak saltzeko aukera badagoela dio Cachenautek, eskaria badelako eta kantitate oso handiak ekoiztu beharrik gabe ongi atera daitekeen ekoizpena delako. Laborariak eta gazte berriak motibatzea da orain lortu beharrekoa, ekoizlearen ustez.

Joan Iruzkinetara

Enregistrer

Enregistrer

Enregistrer

Enregistrer

Enregistrer

Enregistrer

Enregistrer

Enregistrer

Enregistrer